Itzulpen eta bikoizketa automatikorako teknologiak bideokonferentzia edo streaming sistemetan
Bideo-dei elebidunetarako itzulpengintzako eta bikoizketa automatikoko teknologiak denbora errealean garatzera bideratutako ikerketa-lerro baten barruan dago Substream II proiektua. Aurretik egindako Substream I proiektua osatu nahi du, elkarrizketen transkripzioa eta zuzeneko azpititulazioa ardatz hartuta. Proiektuak transkripzioaren ondorengo faseei heltzen die: esku-hartzeen itzulpen automatikoa eta bikoizturiko ahotsen sintesia, giza esku-hartze zuzenik gabeko komunikazio eleanitza errazteko.
Erronka nagusien artean ondokoa dago: bat-bateko diskurtsoen berezitasunak bideo-deietan, hala nola akatsak, etenak, esaldi luzeak edo gramatika-inkoherentziak, itzulpen automatikoa zailtzen dutenak. Gainera, ahots sintetizatuak jatorrizko hiztunarenarekin nolabaiteko antzekotasuna izatea bilatzen dugu, bikoizketaren ulermena eta naturaltasuna hobetzeko, itzulitako audioaren erreprodukzioan ezinbestean atzerapenak egon arren. Horretarako, ahotsa imitatzeko teknikak garatu behar dira, lagin mugatuekin, hizlaria sintesi-sistemaren aurreko entrenamenduaren parte izan beharrik gabe.
Kolaborazioa: Orai NLP Teknologiak

Finantziazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia – RVCT

